Nor gara?

aldarricatuz gara

Azken boladan, Euskal Herrian bizi garen hainbat katalanek gure bi herrialdeetako (Euskal Herria eta Herrialde Katalanak) egoera politikoaren inguruan zeinbait kezka eta erreflexio konpartitu ditugu.  Horietaz gain, elkartasunaren esparruko internazionalismoa, elkar ezagutza eta babesari ere sarritan erreparatzen diogu. Azken hamarkadetan harreman horiek, era batera edo bestera, bai Euskal Herriko zein Herrialde Katalanetako herri mugimenduen artean eman izan dira. Lokarriok gure borrokak gertukoak direla erakusten dizkigute, eta aldi berean, elkartasuna beharrezkotzat hartzen dugula.

Aldarricatuz-ek nahi du bere aportazio xumea egin internazionalismoan. Herrialde Katalanen errealitate nazionala bertakoei hurbilduko diegu. Guk, aldarricatuz-ek, Herrialde Katalan Ezker Independentistan kokatzen garen heinean, honek Kataluniako Autonomia Erkidegoan martxan ari den burujabetzarako prozesuari buruz daukan diskurtsoa eta analisia zabalduko dugu. Hala ere,  gure aportazioak badu ere testuinguru katalanaren aspektu orokorragoak azaltzea helburu: besteak beste, Valentziar Herrian, Balear Uharteetan eta Ipar Katalunian herri mugimendutik ematen ari diren borroka nagusiak; Katalan Ezker Independentistaren antolakuntzaren errealitatea, eta abar. Guzti hau aipatu ondoren, gogotsu abiatu berri den talde honen asmoa gure herrien errealitate politikoa apaltasunez  ezagutaraztea da, baina  posizio zintzo bezain argi batetik, noski.